XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez du suspentsibo izaera izango, interesatuek horrela konstarazten badute ere, ekitaldi edo kontratuaren eragikortasuna administrazio baimen edo onespen pean dagoenean, nahiz eta hauek arauzkoak izan, bere kasuan edo daitekeen itzulketa eskubidean erasanik gabe.

3. Artikulua Negozio bakar bati ezin zaio esijitu eskubide bakar baten ordainketa besterik, baina dokumentu edo kontratu bakar batek bere baitan berezirik zergari lotutakoen multzo bat badu, haietako bakoitzan ezarritako eskubidea esijituko zaio, beste zerbait erabakitzen den kasuetan salbu.

4. Artikulua 1. Transmitituriko ondasun eta eskubideak, edozein delarik ere beren edukitzailea, transmisio hoiek kargatzen dituzten zergen ordainketaren erantzukizunari atxekiko zaizkio, hura errejistrozko fede publikoak babestutako hirugarren bat dela gertatzen denean edo, ondasun higikor ez inskribagarrien kasuan, ondasunen eskuratzea asmo zuzenez eta titulu doiz merkatal edo industria ezarpenetan egin dela zuritzen denean salbu.

Atxekidura Notariek konstarazi beharko dute baimena ematen dieten dokumentuetan egindako ohar egoki bidez.

Ez da kontsideratuko errejistrozko fede publikoak babestua hirugarrena Errejistroan atxekidura hori espreski konstatzen denean.

2. Bere behin betirako eragikortasuna Zergadunak ondoren bete beharko duen baldintzaren baten pean dagoen exenzio edo gutxitze bat ematen den guztietan, Bulego Likidatzaileak oharrean ager eraziko du, emandako exenzio edo gutxitzerik egon ez balitz igorri beharko litzatekeen likidazioaren zenbatekoaren osoa konstarazi beharko dela onura fiskalean.

Jabetza Errejistratzaileek edo Merkataritzakoek, aparteko oharran konstaraziko dute eskualdaturiko ondasunen atxikimendua esandako zenbatekoa ordaintzerakoan, (...).